Bilbo sarean

LABek azpikontratetako enplegu eta lan-baldintza duinak defendatzeko ekimena aurkeztu du

Erabiltzailearen aurpegia LAB Sindikatua 2014-10-21 15:43   Ekonomia-Lana

Ainhoa Etxaide eta Xabier Ugartemendiak, garbiketa, eraikuntza, lorezaintza, egoitzak, garraioak, mantenua, anbulantziak, kiroldegiak, telefono-arreta eta jantokietako delegatuek lagunduta, azpikontratetan klausula sozialak sartzeko ekimena aurkeztu dute gaur komunikabideen aurrean.

Bilbo Irabaziz herri ekimena 2015eko udal hauteskundetara aurkeztuko da "ezkerreko alternatiba" gisa

uriola.info 2014-10-21 15:30   Politika  Bilbo

"Anitza eta plurala" izan nahi du Bilbo Irabaziz herri ekimenak, bilbotarrei "beraien hiri propioa eraikitzeko aukera" emango diena. Hiritarren eskubideak "nola aldentzen diren ikusteaz nazkatuta" daude eta horregatik erabaki dute Bilboko Udalera "hautagaitza herritarra" eramatea. "Behetik" abiatuko dira, "norbanakako pertsonengandik, talde desberdinetako kide izatearen independentziarekin".

Udalak ‘2014 txapeldunen-txapelduna’saria eman dio Astondoari

uriola.info 2014-10-21 15:03   Udal gaiak

Aste Nagusiko su artifizialen lehiaketako azken bost urteetako irabazleek Aste Nagusiko XXIV. Villa de Bilbao Nazioarteko Sari Nagusian parte hartu dute. Udalak jakitera eman duenez, Astondoa izan da sariaren irabazlea.

Sanchez Mazas izena erretiratu eta gero, Eusko Jaurlaritzaren izapidea betetzea eskatu du EHBilduk

Erabiltzailearen aurpegia EHBildu Bilbo 2014-10-21 14:00   Udal gaiak

EHBilduko Udal bozeramailea den Aitziber Ibaibarriagak Administrazioarekiko Auzien Lehenengo Zenbakiko Epaitegiak Bilboko Gobernu batzordeari agindutakoa positiboki baloratu du gaur goizean. 

Nagore Mujikaren atxiloketaren "zentzugabekeria eta krudeltasuna" salatu ditu Deustuko ezker abertzaleak

uriola.info 2014-10-21 11:18   Politika  Deustualdea

Ehunka lagun bildu ziren atzo arratsaldean Deustun, Nagore Mujikaren atxiloketa errefusatu eta bere askatasuna exijitzeko. Nagore Soto del Realeko espetxera eramango dutela jakitera eman zuen auzoko ezker abertzaleak.

Bilbotarrak gutxiago eta zaharragoak izango gara 2030ean

uriola.info 2014-10-21 10:30   Jendartea  Bilbo

Bilbo, 2030. Bilbo hirirako eta barrutietarako demografia proiekzioak azterlana aurkeztu dute Bilboko Udalak eta Euskal Herriko Unibertsitateak. Ondorioak argiak dira. 2030. urtean, Bilbon, gutxiago izango gara, 322.360 biztanle izango ditu hiriak; horrek esan nahi du 2013. urtetik 27.509 hiritar galduko dituela, alegia %7,9. Eta zaharragoak izango gara: 2030. urtean, 65 urtetik gorakoak izango dira Bilbon biziko diren ehun pertsonatik 29.

FIG Bilbaoren eskutik Bizkaiko hiriburua grabatuen erdigunea izango da

uriola.info 2014-10-21 10:00   Kultura-aisialdia  Bilbo

Bilboko Nazioarteko Grabatu Jaialdiak aurrerapauso handia emango du hirugarren edizio honetan: zabalkunderako eskaintza artistikoa osatu du, babes berriak lortu ditu, eragin-eremuak handitu ditu eta, horren ondorioz, nazioarteko proiekzio handiagoa du.

UGT-Bizkaibus: “Positibioa litzateke Aldundiak gatazka desblokeatzeko aurrerapauso erabakigarria hartzea”

uriola.info 2014-10-21 09:27   Ekonomia-Lana  Bilbo

Bizkaibuseko langileen zazpigarren greba eguna bete da gaurkoan. Iaz Bizkaiko Foru Aldundiarkein egindako akordioa betetzen ez den bitartean, mobilizazioekin jarraitzeko asmoa dute sindikatuek biharko bileraren esperoan.

Santimami zumarkalean eta Zazpilandan egitekoak diren lanek hainbat aldaketa eragingo dituzte

uriola.info 2014-10-21 09:15   Oharrak  Bilbo

Luze iraungo dute bihar hasiko diren aldeketek, besteak beste, Santimami zumarkalean saneamendu eta argi publikoen sareak berritu eta espaloiak zabaltzeko lanak egiteko eta Zazpilandan igogailu inklinatu berria eraikitzeko.

Literatura eta musika hitzaldi-kontzertua Arriagako gelatxoetan

uriola.info 2014-10-21 09:00   Kultura-aisialdia  Alde Zaharra

Toti Martinez de Lezeak eta Maite Itoizek literaturari soinua atera eta ahotsa jarriko diote gaur musika historikoari Arriaga antzokian. Hitzaldi-kontzertuak lehen mailako musika eta literatura bilduko ditu, beti ere idazleak markatutako ildo eramailearen eskutik, inprobisatzeko duen gaitasunetik eta entzuleekin duen lotura bikainetik.

Txapeldunen bidaian jarraitzeko Portua

Erabiltzailearen aurpegia Iker Elorriaga 2014-10-21 17:26   Kirolak

Athleticek Portoren aurka jokatuko du arratsalde honetan, 20:45ean, do Dragão zelaian. Lehenengo bi jardunaldietan irabazi ez izanak egoera zailean utzi du taldea, eta gaurkoan irabaztea beharrezkoa da Txapeldunen Ligan jarraitu ahal izateko.

Bilboko Antzerki eta Dantza Garaikide Jaialdiak bihar jasoko du ohiala Arriaga Antzokian

uriola.info 2014-10-21 12:15   Kultura-aisialdia  Alde Zaharra

Olatz de Andresekin, Claudia Diasekin eta Laurentzi Produccionesekin BADen edizio hau emango dio hasiera bihar 22:00etan Arriaga Antzokian, Carlos Gilen testua eta Lander Iglesiasen zuzendaritza dituen Cuarteto del Alba lanarekin.

Bilbok Tximeleta Azalaren Nazioarteko Eguna ospatuko du larunbatean

uriola.info 2014-10-21 11:54   Jendartea  Bilbo

Gaixotasun arraro eta sendaezina da; azala oso hauskorra da eta lesio larriak eragiten ditu. EAEn gutxienez, 14 familia kasu ezagutzen dira, 2014ko datuen arabera.

'Echevarriatik Etxeberriara' dokumentala proiektatuko dute gaur Film Sozialen jaialdiaren baitan

uriola.info 2014-10-21 11:43   Kultura-aisialdia  Abando - Indautxu

Oiartzun herria du eszenatoki, eta ETAk, Europako azken talde armatua denak, orain dela gutxi arte nola biziraun duen aztertzen du ongizatean oinarrituta dagoen eta herrialde garatua den Euskal Herri batean. Filma euskaraz da, gaztelaniazko azpitituluekin.

Kataluniako egoera politikoari buruzko hitzaldia Kirrulin

Erabiltzailearen aurpegia Kirruli Kultur Elkartea 2014-10-21 11:14   Politika

Datoren urriaren 23an, ostegunean, Kataluniako egungo egoera politikoa aztertuko dugu Kirruli Kultur Elkartean bi gonbidatu oso bereziekin; Ricard Vilaregut eta Maribi Ugarteburu.

Bertsolarien eta glosadoreen arteko topaketek amaiera emango diote Bilbao-Bartzelona kultur programari

uriola.info 2014-10-21 10:10   Kultura-aisialdia  Alde Zaharra

Emanaldiokin amaiera emango diote Bilbao-Bartzelona Kulturak Elkartuta kultur trukaketa programari larunbatean Bilborocken. Eszenatoki berak, errunba katalana eta aspaldiko trobadoreen egiteko modua fusionatzen dituen La Troba Kung-Fú taldearen kontzertua jasoko du ostiralean. Helburua, leku bietako musika tradizioak gure garaietara eguneratuta balioan jartzea da. 

Hesian taldearen 'Hegalak astinduz' disko berriaren aurkezpena

uriola.info 2014-10-21 08:56   Kultura-aisialdia  Abando - Indautxu

Taldearen seigarren diskoa da eta bihar egingo dute disko berriaren aurkezpena Bilboko Kafe Antzokian.

Oroitzapenak hitz, olerki eta argazki bihurtzen direnean

uriola.info 2014-10-21 08:52   Kultura-aisialdia  Alde Zaharra

BilbaoPoesiak aurrera jarrai, ekintzaz ekintza, mundu hobea eta zuzenagoa lortzeko tresna gisa olerkia aldarrikatzen. Gaur, asteartea, 19:30ean poesia eta argazki errezitaldia eskainiko dute Juan Carlos Mestre, Isabel Cadenas, Emilio Silva eta Clemente Bernardek.

Nabarmenak

Zorion agurrak

Uriola SAREAN